Blas de Otero argazki lehiaketaren arau-oinarriak
Blas de Otero Fundazioak Olerkiak Irudi lehen argazki lehiaketa deitzen du, gazteen artean Blas de Oteroren poesia zabaltzeko eta haren olerkigintza eguneroko errealitatearekin lotzeko xede nagusia hartuta.
Parte-hartzaileak
14 eta 20 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, zeinahi dela haien herritartasuna.
Lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakar besterik gabe oinarri hauek osoki onartzen direla.
Gaia
Blas de Oteroren olerkigintzaren bertso-lerroren batekin izan behar dute lotura argazkiek.
Lanak bidaltzea
Parte hartu nahi duenak Blas de Otero Fundazioaren web gunean dagoen datu-inprimakia bete behar du eta Blas de Otero Fundazioko posta elektronikora bidali, argazkiak mezuari itsatsita.
Parte-hartzaile bakoitzak 3 irudi bidali dezake gehienez, eta garbi adierazi behar du zein bertso-lerrorekin dagoen lotuta argazki bakoitza.
Argazki-lanak JPEG formatuko artxibo batean bidaliko dira. Artxiboaren neurriak ezin du 4 MB gorakoa izan.
Argazkia saritua gertatuz gero, eskatu ahal izango zaio irabazleari kopia digital bat bereizmen handiagoan.
Epeak
Blas de Otero Fundazioko web gunean argazkiak jasotzeko epea oinarri hauek argitaratzen diren unean hasi eta 2009ko martxoaren 6an bukatuko da, 24:00 orduetan.
Antolatzaileen Batzordea eta epaimahaia
Antolatzaileen Batzordea Blas de Otero Fundazioak izendatutako ordezkariez osatua da.
Antolatzaileen Batzordeak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaia osatuko da batzorde horretako ordezkariekin eta argazkilaritzako, irudiaren eta literatur sorkuntzaren arloetako profesionalekin eta artistekin.
Sariak
Behin argazkiak aurkezteko epea amaituta, epaimahaiak argazki sarituak hautatuko ditu honako bi adin tarteko sailen artean:
- 14 urtetik 17 bitartekoa
- 18 urtetik 20 bitartekoa
Sail bakoitzeko saria da kamera reflex digital bat, 10 mega pixelekoa. Epaimahaiaren erabakia martxoan zehar hartuko da, martxoan jaio baitzen gure olerkaria, eta Blas de Otero Fundazioaren web gunearen bitartez jakinaraziko da, saridunei jakinarazi eta gero.
Epaimahairen erabakia apelaezina da. Oinarri hauetan ageri ez den zeinahi gorabeherari buruz erabakia hartzeko eskua aitortzen zaie antolatzaileei.
Datu pertsonalen babesa
Olerkiak irudi lehiaketako parte-hartze inprimakiaren bidez bildutako datuak oinarri hauen arabera izango
dira erabiliak, beraz, ezingo zaizkio beste inori eman ez jakinarazi.
Datu pertsonalen babesari buruzko legediaren arabera, bildutako datu guztiak fitxategi automatizatu batera pasatuko dira, Blas de Otero Fundazioaren erantzukizunaren pean, lehiaketa ongi kudeatzeko eta oinarri hauetan xedatzen diren helburuak ongi betetzeko xedez. Indarrean dagoen legediaren arabera erabiliko dira sarbide, zuzentze, ezeztatze eta oposizio eskubideak.
Partehartzaileen erantzukizuna
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar honako hau onartzea: bidalitako argazkiak Blas de Otero Fundazioaren artxiboetan gordeko dira, eta erakusketak egin ahal izango ditu bai lehiaketaren web gunean bertan bai paper formatuan ere, eta, halaber, gerora ere erabiliak izan daitezke, egilearen izen-abizenak aipatuz gero eta irabazi asmorik gabe bada. Parte-hartzaileen erantzukizuna da ez egotea bidalitako argazkien gaineko beste inolako ez inoren eskubiderik, eta hirugarren batek eskubide horien gaineko kexakizunik agertuko baleza, autorea bera izango da erantzule bakar.
Oinarriak | Galderarik sarrienak | Datu-inprimakia | Bertsoak


