Bilbok Blas de Otero gogoratuko du Bidebarrietan hitzaldi batekin eta nazioarteko poesia sariko bigarren deialdiarekin


2009-03-13

Ibone Bengoetxea Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotziak eta Sabina de la Cruz olerkariaren alargunak  egingo duten sarreraren ondoren,  Blas de Oteroren obran musika eta poesiak duten lekuaren inguruan hitz egingo du Pablo Jauralde katedradun eta idazleak, Tiziana Tagliani arpajolearen laguntzarekin (Bidebarrietako Liburutegian, 19.30etan, doako sarrerarekin).

Blas de Otero-Bilboko Uria Nazioarteko Poesia Sariak, 6.600 eurotako saria banatuko du modalitate bakoitzean, gaztelaniaz eta euskaraz.

Blas de Oteroren jaiotzaren oroimenezko ekimenak, -bere heriotzaren 30 urte bete diren urte honetan hain zuzen ere -, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAk antolatu ditu Bidebarrieta Liburutegian kultura eta zientzia garatu eta sustatzeko asmoz eskaintzen duen esparruaren barruan

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazioak Bilboko poetaren jaiotzako urteurrena ospatzen du beste urte batez Bidebarrieta Kulturgunean egingo den ekimen honekin. Hau, martxoaren  16an  ospatuko da udal liburutegian, aurten urteurrena domeka suertatzen delako. “Pido la Paz y la Palabra” lanaren egilearen izena daraman Blas de Otero-Bilboko Uria Nazioarteko Poesia Sariaren bigarren edizioari gehitu bahar zaio ekimen hau. Esan behar ere, aurten, poetaren heriotzaren 30 urte betetzen direla, 1979ko ekainaren 29an zendu bait zen Majadahondan (Madril).

Bidebarrietako ekitaldi aretoan izango da 19:30etatik aurrera bere oroimenezko ekitaldia, non Ibone Bengoetxea Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia eta poetaren izena daraman Fundazioko presidentea eta alarguna den Sabina de la Cruz bertan izango direlarik. Ondoren Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Literaturako katedraduna den Mario Hernándezek,  Pablo Jauralde hizlaria eta Unibertsitate bereko katedraduna eta literaturako ikertzailea aurkeztuko du.

Bere hitzaldiaren izenburua “Soledad tengo de ti” , Oteroren “Estribillo tradicional” olerkitik hartutako bertsoa da. Musikak eta poesiak Blas de Oteroren obran duen lekua edo eta eraginaren gainean arituko da Juralde, Tiziana Tagliani arpajolearen laguntasunarekin.

Pablo Jauralde Pou, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Espainiar Literaturako katedraduna da, urrezko domina duelarik. Bere argitalpen gehienak, literaturaren ikerketa arlokoak, urrezko mendea edo eta gaztelaniazko gaur eguneko poesia arlokoak dira. Voz y Letra eta Clásicos Castalia aldiakarietako zuzendaria da eta Espainiako Liburutegi Nazionaleko eskuizkribuen katalogazioko proiektuan zuzendaria.

Poesiako Nazioarteko Saria
Beste alde batetik, eta bilbotar olerkari handiaren omenezko ekitaldietan, Bilboko Udaleko Kultura eta Hekuntza Sailak Blas de Otero-Bilboko Uria Nazioarteko Poesia Sariaren bigarren edizioko deialdia egin du, ihaz sortutako saria, sorkuntza literarioa sustatzeko asmoz eta bilbotar biztanlegoarengana euren hiriko autore esanguratsuena garturatzeko asmoz.

Edozein nazionalitatetako idazleek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, eta diru-saria 6.600 eurokoa izango da bi modalitateetan, euskaraz nahiz erdaraz. Inoiz argitaratu ez diren jatorrizko lanak onartuko dira, 700 eta 1.000 lerro tarteko luzeera dutenak. Lanak, 2009ko ekainaren 15a baino lehen igorri behar dira Barrainkuako Kultur Etxera (Barrainkua, 5). Sariketan parte hartzeko betebeharrak –baita epaimahaiaren epaia ere, plazaratzen denean– Bilboko Udalaren webgunean irakur daitezke (www.bilbaonet).

Bere lehen edizioan eta erdarazko modalitatean, José Antonio Ramírez extremadurarraren eskuetara joan zen saria, eta euskarazkoa Fertxu Izquierdo nafartarraren eskuetara. Saritutako lanen kalitate handiarekin batera, epaimahaiak lahiaketako partehartze ona eta anitza azpimarratu zuen, 150 lan aurkeztu ziren edizioan.



Blasek egun ere egingo luke bakearen alde beren olerkietan. Elkarrizketa Sabina de la Cruz andreari


2009-01-14

Elkarrizketa irakurri



Extremadurako Jose Antonio Ramirezek eta Nafarroako Fertxu Izquierdok irabazi dute Blas de Otero - Bilbo Hiria Poesia Lehiaketaren lehen saria


2008-11-20

Epaimahaiaren ustez, parte hartzea ona izan da eta era askotakoa. Lehiaketara 150 obra aurkeztu dira


Bilbon 2008ko azaroaren 20an. Bilbo Hiria-Blas de Otero Poesiako Lehen Sariak gaztelerazko eta euskarazko irabazleak ezagutzera eman ditu; hain zuzen ere, Extremadurako Jose Antonio Ramirez eta Nafarroako Fertxu Izquierdo izan dira irabazleak. Saritutako obren kalitatea ez ezik, parte hartze ona eta era askotarikoa ere azpimarratu ditu epaimahaiak. Lehiaketara 150 obra aurkeztu dira. Iñaki Azkuna alkateak gaur goizean eman ditu sariak Bilboko Udaleko Arabiar Aretoan.

Gaztelerazko modalitatean, Sabina De la Cruz-ekin (poetaren alarguna, literatura sari hau poetari zuzendua dago) batera, José Fernández De la Sota, Clara Janés eta Javier Lostalé idazleek osatu dute epaimahaia. Lehendabizi, 18 obra hautatu dituzte, hain kalitate bikainarengatik, eta, ondoren, “Deuda de sal” liburua saritzea erabaki dute aho batez. Poema-bilduma hori “bizitzaren inguruko gogoeta lasaia da, bizitzaren larritasun eta itzalen ingurukoa baina baita dohainei buruzkoa ere; gainera, batzuetan tonu metafisikoa du, eta domeinu metriko handia”.

José Antonio Ramírez Lozano da egilea (Nogales-Badajoz, 1950): filologoa, poeta eta narratzailea. 50 obratik gora argitaratu ditu. Autoreak sari ugari irabazi ditu, bai poesia arloan (Juan Ramón Jiménez, Rafael Alberti, Irun Hiria, Claudio Rodríguez, Ricardo Molina), bai narratiban (Ateneo de Valladolid, Azorín, Felipe Trigo, Alarcos Llorach, Ciudad de Valencia, Río Manzanares). Haur eta gazteen literatura ere jorratu du.

Euskarazko modalitateari dagokionez, epaimahaian Jon Kortazar, Euskal Literaturako katedraduna, idazlea eta literatur kritikaria, eta Miren Agur Meabe, filologoa eta euskal poeta, izan dira. Saria Fertxu Izquierdoren “Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek” lanak irabazi du. Poema-bilduma horretan, “ñabardura surrealista oso landuak dituzten irudien aberastasuna” baloratu du epaimahaiak. Eguneroko bizitzan murgildutako lana da; hau da, kalea eta gizartea, gerraren memoria, munduko zenbait gatazka politiko edo denboraren joan-etorria bezalako gaiak jorratuko ditu.

Fertxu Izquierdo Jiménezek (Iruña, 1975) “Gerratearen aztarnak” poema-bilduma eta “Mendeko borroka (Erromari erasoa)” nobela argitaratu ditu, Joseba Sarrionaindiaren irudiaren inguruko literatur ikerketa-lanarekin batera. Bestalde, hainbat sari irabazi ditu poesian, narratiban eta kazetaritzan; hala nola, Iruñako Udalaren egile berriena, Atarrabiako Udalaren Atarrabiako Pedro edota Gaztezulo aldizkariko Xelebre press saria.

Bilbo Hiria-Blas de Otero Lehen Saria Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Blas de Otero Fundazioaren ekimena izan da. Azken horrek Bilboko poetaren ondarea kudeatzen du. Lehiaketaren helburua da literatur sormena sustatzea eta Bizkaiko hiriburuko auzotarrei hango egilerik nabarmenenetarikoa gerturatzea. 6.600 euro eskaintzen dira modalitate bakoitzean (gaztelera eta euskara). Lehen edizio honetan aurkeztutako obren kalitatea ikusita, epaimahaiak adierazi du Blas de Otero Saria estatu mailako erreferentziazko sari poetikoetariko bat izan daitekeela.



Alejandro Céspedes irabazle “Blas de Otero” Poesia Lehiaketan


2008-11-15

Irakur albistea.



Blas de Otero Pere Gimferreren oroimenean Bilbon bisitan dabilenean


2008-10-21

Irakurri



Majadahondako Udalaren XX. Blas de Otero Saria


2008-07-30

Majadahondako Udalak XX. Blas de Otero Sarirako deialdia egin du.

Sariaren Baseak



Blas de Otero. Bere eguna


2008-03-15

Sentitzen dugu, baina testu hau ezin da euskaraz eskuratu



(es) Blas de Otero Villa de Bilbao. I Premio de poesía


2008-03-10

Sentitzen dugu, baina testu hau ezin da euskaraz eskuratu