Lehiaketa: Olerkiak irudi
Bukatu da epea “Olerkiak irudi” lehiaketara argazkiak bidaltzeko.
Blas de Otero Fundazioak neska-mutilei begirako lehiaketa hau antolatu du, helburu bi darabiltzalarik: batetik, olerkariaren lanaren berri zabaltzea; eta bestetik, haren bertsoak eguneko neska-mutilen ohikotasun, errealitate eta interesekin lotzea.
Oterok, bere poesiaz ari dela, harekiko lotura estuan aipatzen ditu lantegiak, hiriak, makinak, telebista, hondakinak, aldizkarietako irudiak… eta gizakiak, noski, beren alde eta atze-aurre guztietan. Horregatik, olerkariari leial izan nahian, errealitatea eta poesia lotzea proposatzen dugu, argazkien bidez lotu ere: parte-hartzaileek egin beharko dituzte argazki horiek edo arteaz sortu.
Bertso-lerro solte batzuk hautatu ditugu, bertso osoen ordez, Oteroren ustez bertso-lerroa baitatza prosa eta errealitatearen artean (“bertso-lerro batetik sortzen dira parentesi ugari, soldaduak eta beste hainbat kontu”) eta bertso-lerroa baita poesiarako atea.
Lehiaketa honen bidez, Blas de Otero Fundazioak aurreneko aldiz egiten du dei olerkariaren berbara, hemendik aurrera etengabe entzun, zabal eta bana dezagun haren ahotsa, oraindik ere hainbeste dugula entzunkizun.
Oinarriak | Galderarik sarrienak | Datu-inprimakia | Bertsoak

