Erritmoa Blas de Oteroren poesian
2008-12-31Pilar García Carcedoren doktoretza tesia
Tesiak hasieran kapitulu teorikoa dakar erritmoa ikertzeko metodologiari buruz. Kapitulu horretan egileak garatu eta agertu du zein ikuspuntu har daitezkeen hala metrika klasikoa nola “metrika berria” eta bertso librea aztertzeko. Hurrengo kapitulu batean ikertu du García Carcedok Oteroren testuen erritmoa. Horretarako, Oteroren lanean eta, horren ondorioz, tesiaren “corpusean” ere bai, hiru atal nagusi bereizi ditu. Lehen atalean “Ángel fieramente humano”, “Redoble de conciencia” eta “Ancia” liburuetako olerkiei erreparatu die; garai hartan Oterok zerabilen estrofa-mota ohikoena sonetoa zenez gero, sonetoen erritmoaren ezaugarriak azaldu ditu gehienbat. Bigarren atalean, “Pido la paz y la palabra”, “En castellano” eta “Que trata de España” liburuek dakartzaten erritmo mota berriak agertu dira. Eta hirugarrenean, azkenik, erritmoaren eremuan izandako esperientzia guztiak berpizten ikusi ditugu, eta “Historias fingidas y verdaderas” liburuko prosa poetiko berria ere bai.

