Galderarik sarrienak
Talde baten lana aurkeztu ahal dugu?
Bai. Gainera, epaileek bereziki erreparatuko diete ikastetxe, elkarte edo liburutegi batean sortzen diren lanei, bertsoak taldeka irakurri baldin badira eta lanak hautatu badira, azkenik lan bat, arduradun baten izenean, aurkezteko. Norbanakoek bezala, taldeek ere gehienez hiruna irudi aurkez dezakete.
Arauetan proposatutakoak ez diren beste bertso batzuk aukeratu ahal ditugu?
Ez. Lanak baloratzean, kalitate teknikoaz gain, proposatutako bertsoekiko egokitasuna ere hartuko da kontuan.
Fotomuntaketarik egin ahal dugu?
Bai, baldin eta fotomuntaketetako irudiek jabetza-eskubiderik ez badaukate eta askatasun osoz erabil badaitezke.
Argazki-kamera analogikoaz egin ahal ditugu argazkiak? Eta telefono mugikorraz?
Bai, baina Blas de Otero Fundazioaren web gunearen bidez bidali behar dira, eta arauek ezartzen dituzten eskakizun teknikoak bete.
Oinarriak | Galderarik sarrienak | Datu-inprimakia | Bertsoak

