Nortzuk garen
Blas de Otero Fundazioa kultur erakunde pribatua da. Bilbon eratu zen 2001eko urriaren 17an, Blas de Otero idazle eta gizaki modura ezagutzera emateko eta, Espainiako gerra osteko garaian funtsezko olerkigilea izanik, haren literatur lanak gorde, aztertu eta eztabaidatzeko xedez.
Sabina de la Cruz, poetaren alarguna eta haren lana hoberen ezagutzen dutenetako bat, dugu Fundazioaren presidentea. Patroi fundatzaileak, berriz, Bilboko Udala, Blas de Oteroren jaraunsleak eta haren lanaren ikertzaile batzuk ditugu.

