2020az geroztik, Blas de Otero Fundazioaren egoitza Bilboko erdigunean dago, Barraincuakaleko 5. zenbakian, Abandoko barrutiko udal-zentroa hartzen duen eraikinaren barruan. Garbitoki modernista zaharra da. 1889an eraiki zen eta Udalak birgaitu zuen, administrazio- eta kultura-zerbitzuen zentro moderno bihurtzeko.

Bigarren solairuan Blas de Otero Fundazioa dago. Ehun metro koadrotik gorako gunea da, eta honako hauek biltzen ditu: poetaren artxiboa, 2.000 liburukitik gorako liburutegia, objektu pertsonal ugari (horietako batzuk bi beira-arasetan ikusgai), hemeroteka handia, argazki-albumak eta bere disko-bilduma. XX. mendearen bigarren erdialdeko funtsezko egile baten ondare osoenetako bat da.

Egoitza ezagutu nahi dutenek Fundazioaren web orriaren bidez eskatu ahal izango dute bisitatzeko hitzordua. Gehienez ere hamar laguneko taldeak izango dira.

Ondarea kontsultatu nahi dutenek hitzordua eska dezakete webguneko kontaktuaren bidez