2020az geroztik, Blas de Otero Fundazioaren egoitza Bilboko erdigunean dago, Barraincuakaleko 5. zenbakian, Abandoko barrutiko udal-zentroa hartzen duen eraikinaren barruan. Garbitoki modernista zaharra da. 1889an eraiki zen eta Udalak birgaitu zuen, administrazio- eta kultura-zerbitzuen zentro moderno bihurtzeko.
Bigarren solairuan Blas de Otero Fundazioa dago. Ehun metro koadrotik gorako gunea da, eta honako hauek biltzen ditu: poetaren artxiboa, 2.000 liburukitik gorako liburutegia, objektu pertsonal ugari (horietako batzuk bi beira-arasetan ikusgai), hemeroteka handia, argazki-albumak eta bere disko-bilduma. XX. mendearen bigarren erdialdeko funtsezko egile baten ondare osoenetako bat da.