Blas de Otero Erakusketa
AINGERUAREN IRAULTZA
Blas de Oteroren bizitza eta poesia
Pablo Galloren marrazkiak
José Fernández de la Sotaren komisariotza
Joan den martxoaren 15ean, Joan den martxoaren 15ean, Aingeruaren iraultza, Blas de Oteroren bizitza eta poesia erakusketa inauguratu zen Bilbon, Barrainkuako Udaltegian. Ekitaldian Antonio Gamoneda poeta eta Cervantes Sariak hartu zuen parte, eta aurreko prentsaurrekoan Ángel fieramente humano eta Redoble de conciencia liburuen egilearekin zuen lotura gogoratu zuen.
Prentsa deialdian parte hartu zuten, halaber, Bilbao Poesia Jaialdiko zuzendari eta Bidebarrieta Kulturguneko arduradun Begoña Moránek, eta erakusketaren komisario eta Blas de Otero Fundazioko zuzendari José Fernández de la Sotak.
Pablo Gallo (A Coruña, 1975) artista, margolari eta ilustratzailearen marrazkien eta Blas de Oteroren beraren bertsoen bidez, Aingeruaren iraultza izeneko erakusketak poetaren biografia eta historia aztertzen ditu, haren bizi-ibilbide zail eta bizia. 1916an Bilbon jaio zenetik 1979ko ekainean Madrilen hil zen arte. Bere Hiribildu maitagarri, errukigabe eta dohatsu, maite eta laidotutik bere nerabezaroko Madrilera, Paris existentzialista, Mosku sobietarra, Txina maoista edo iraultza castrista jaioberriaren Kubara.
Erakusketa hau, Blas de Otero Fundazioak euskal poetaren bizitza eta hitza ezagutarazteko egiten duen ahaleginaren parte da, eta, horretarako, hizkuntza artistiko anitzen bidez, jendearengana hurbiltzen du. Honela Rebelión del ángel hau, Pablo Galloren irudi leial eta iradokitzaileekin eta “Yo doy todos mis versos por un hombre en paz. “